Transkreazioa edo itzulpen kreatiboa hizkuntza batetik bestera mezu bat egokitzeko sormen prozesua da. Jatorrizko hizkuntza eta kultura batetatik jomuga den hizkuntza eta kultura batera pasatzean datza.
Testuinguruaren garrantzia
Transkreazioan, hizkuntza eta itzulpena kultura eta testuinguruari oso lotuta daude. Mezuak jatorrizko asmoa eta tonua mantentzen dituen arren, sorrarazten duen emozioari arreta berezia eskaintzen zaio. Jatorrizko testu edo mezuaren eragina eta sentsazioa hartzaileentzat berdinak izan daitezen.
Nolanahi ere, jatorrizko kontzeptu eta naturaltasunari eutsiz transkreazioak mezu eta proposamen berriak eskaintzen ditu. Eslogan edo testu originalaren zentzua eta identitatea errespetatzen dira beti. Baina ez da mezuaren itzulpen literala, testuinguru berrira egokitzeko lana baizik. Transmititu nahi den mezua ez da aldatzen, testua kultura hartzailearen arabera moldatzen da, testuinguru ezberdin horietan publikoak inpaktu emozional bera jaso dezan.
Testuingurua ingurune bat osatzen duten zirkunstantzien multzoa da, hala, ingurune fisikoa eta egoera kulturala barne hartzen ditu. Kultura gizarte-talde baten bizimodu, ohitura eta sinesmen osaera da eta ingurune fisiko batean ezartzen da talde hau.
Era berean, kultura testuinguru linguistiko batean kokatzen da. Eta testuinguru linguistikoak hitz, esamolde edo esaldi jakin baten zentzua baldintzatzen ditu. Beraz, testuinguruaren ezagutza beharrezkoa a transkreazioa egin ahal izateko.
Itzultzetik haratago
Transkreazioaren berezitasun nagusia prozesuan dauden aldaketa, modulazio eta aukera ugariak dira. Ideia eta kontzeptuak itzultzeko erreakzio eta sentimenduak kontuan izan behar dira. Horregatik, itzulpengintza eta sormen lanaren fusioa da.