“Esan zenuena ahaztuko dute, baita ere egin zenuena, baina inolaz ere ez dute ahaztuko nola sentiarazi zenituen.”
Maya Angelou, idazle, aktore eta abeslari estatubatuarra
Askotan emozioek bideratzen dituzte giza jokaerak. Erosleek sarri alderdi emozionalak gidatuta kontsumitzen dituzte produktu edo zerbitzu ezberdinak. Gure helburua zure bezero potentzialekin lotura emozionala ahalbideratzea da. Eta, horretarako, ezinbesteko tresna da komunikazioa. Hizkera berdina erabili beharra dago komunikatzeko. Horregatik, eskaini ditzazkezun produktu eta zerbitzuez haratago doa konexioa.

Nola egiten dugu hori?
Nahiz eta denak lotuta dauden, zerbitzuak bereizi ditugu haien erabilerak hobeto ulertzeko.
Nola lagun zaitzakegu:
Zure markak, enpresak edo proiektuak bere nortasuna edo identitatea du. Horrek egiten du berezi. Guk berezitasun horiek aztertu eta horien araberako komunikazioa sortzen lagunduko dizugu.
Ez al dakizu nondik hasi zure web orrirako testua idazten? Sareetan argitaratu nahi dituzu posta baina ez dakizu zeri buruz? Zure burua aurkezteko laguntza behar al duzu? Bezeroekin konektatu nahi duzu edo bezero berriak lortu?
Pentsatu al duzu inoiz nola lortzen dituzten bezeroak marka ezagunek?
Zure balioekin eta ezaugarriekin bat egiten duten pertsonak erakarri, komunikazio eraginkor baten bitartez.
Nor gara
SARE hobeto ezagutuZure bezeroei zu zergatik aukeratu azaltzen lagunduko dizugu. Bai, badago hori egiteko modua, eta guk ezagutzen dugu.
-
Leire Berasaluze
- Zuzendaria, Eduki sortzailea, TranskreatzaileaEdukien plangintza, idaztea eta itzultzea.EIZIEko kide: 478 , UPV/EHUko Branding ikastaroa, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Marketin eta Blogen sorrera ikastaroa, Biologoa EBEO: 710 -
Libe Solozabal
- Eduki sortzaileaIdentitateen analisia eta definizioa brandingerako, edukiak idazteaPsikologia Gradua UPV/EHUn -
Naia Zubero
- Transkreatzailea eta ItzultzaileaTestuen transkreazioa, bideoen azpitituluak, transkripzioa eta itzulpenak Sare Translationsen.Itzulpengintza eta Interpretazioa Gradua UPV/EHUn