Sarek itzulpenak egiten ekin zion bide horri, konexio horri. Hizkuntza bakoitzaren kodea deszifratu eta hartzailearen kodearekin berridazten. Nelson Mandelak zioen bezala: «Norbaiti ezagutzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu ulertuko dizu, baina bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, bere bihotzera iritsiko zara».
Saretzeko asmoz, gure lan egiteko modu eta filosofia bera zuten profesionalen lankidetza-sare bat sortu genuen, nazioarteko sarea. Hortik Sare Translations. Urteak daramatzagu itzulpenak egiten, edukiak itzultzen eta sortzen. Testu bakoitza bere ezaugarrien arabera landu dugulako beti. Batzuk, guztiz desegin eta berriro sortzen.
Hala ere, gure sarea ehuntzen jarraitu dugu, testuei balioa eman eta zentzuz bete nahi ditugulako. Gure helburua, pertsonak batuko dituzten zubiak sortzea da eta gure proiektua indartzeko Sare Contents sortu dugu.