Lotura emozionala, zer da hori?
Aipatu bezala, gure helburua idatzizko edukiak sortzea da. Sare Contents proiektuei laguntza eskaintzeko sortu zen. Xedea proiektuei bultzada ematea da haien publikoarekin konexio emozionala ahalbideratzeko. Horretarako, storytelling edo storybrand teknikak erabiltzen ditugu.
Maite ditugu historiak, historiak entzuten gozatzen dugu. Eta gure lana idatziz historiak kontatzean datza. Guk egiten duguna lan komunikatiboa da, komunikazioa baita besteekin konektatzen gaituen tresna. Baina, zer garrantzi du narrazio baten kontakizunak emozioen aktibatzean?
Historia emozionalak
Emozio hitza latinezko emotio izenetik dator eta mugimendua esan nahi du, bulkada. Emozioek ohiko egoeratik ateratzen gaituzte, beste sentsazio bat esperimentatzera eramanez. Eta istorioek funtzio hori betetzen dute.
Hartzaileak istorio bat irakurri edo entzutean eta harekin identifikatuta sentitzean, garuneko hainbat atal aktibatzen dira. Irakurlea narrazioan guztiz murgiltzen denean eta kontakizunari erabateko arreta eskaintzen dionean, akoplamendu neuronala gertatzen da. Historia bere sentitzen du bere bizipen propioekin lotzen duelako.
Akoplamendu neuronala gertatu dadin ezinbestekoa da ulermena. Hau da, irakurleak historia arazo gabe ulertu behar du eta igorlearekin enpatizatu. Enpatia beste baten lekuan jartzeko eta bestearen historia ulertzeko gaitasuna da, alegia.
Konfiantzaren hormona
Gure garunak oxitozina ekoizten du enpatia, konfiantza eta errespetua sentitzean, besteak beste. Lotura afektiboak sortu eta mantentzeaz arduratzen den hormona da. Pentsamendu positiboak izatean, bizipen atseginak edukitzean eta barre egitean hormona hau gure gorputzean zehar hedatzen da. Beraz, garunak oxitozina jariatzea funtsezkoa da beste pertsona batekiko hurbiltasuna sentitzeko. Hormona honek jarduera soziala sustatzeko gaitasuna du eta pertsonen arteko konfiantza indartzen du.
Horrenbestez, historiak irakurri edo entzutea ekintza atsegingarria da gure garunarentzat. Norbaitekiko hurbiltasuna sentitzean oxitozinak gure gorputza hartzen du eta barne bulkada horrek sentsazio atsegingarria esperimentatzera garamatza.
Hitz gutxitan esanda, historien kontakizunaren bidez jendearen arteko konexio emozionala gertatzen da oxitozina deituriko hormonaren jarioari esker.