Behin, pertsona batek esan zidan sua bezalakoa nintzela. Jakin-minak bultzatuta hazteko bulkada hartzen duen txinpartaren berdintsua. Gauza berriak ezagutzea gustoko dut, egon gabeko lekuak esploratzea eta konpainia onaz inguratzea. Liburu artean gustora sentitzen naiz eta hitzen arteaz gozatzen dut. Natura maite dut, eta gure inguruko mendietan barneratzeko beharra sentitzen dut maiz. Lagunekin egotea ere premiazkoa iruditzen zait eta nola ez, barre egitea. Batzuetan zentratzea kosta egiten zait, pentsamenduetan murgildu eta hegan egiten baitut.