Copy bat publizitate-testu bat da eta copywriting teknikak testu horiek idaztean datza. Copywriting edukiak web orrietarako, sare sozialetarako edota iragarkietarako balio dute. Copyak testu espezifikoak dira eta mezu zehatzak transmititzen dituzte.
Komunikatzeko helburuarekin sortzen da edukia eta komunikatu nahi den edukia mezua da. Horregatik eskaintzen den edukiak adierazgarria, esanguratsua eta garrantzitsua izan behar du. Copy baten ezaugarri nagusia informazioa ahalik eta modu laburrenean eskaintzen dela da. Testu mota hauek bezeroen arreta mantentzen laguntzen dute, deigarriak eta erakargarriak direlako.
Izan ere, copy batek bezeroen beharrak identifikatzen ditu eta haien emozioekin enpatizatzen du. Idatzizko testu hauek publiko jakin batek irakurtzeko sortzen dira. Zerbitzu edo produktu bat ez dago jende guztiarentzako egina. Eta lehen pausua zeini zuzenduta dagoen zehaztea da. Horrela, testu hauen bidez, publiko zehatz horrek ekintzara pasatzea lortu daiteke. Erabaki zehatz bat hartzera bultzatzeko ahalmena dute hitzek.
Zer printzipiotan oinarritzen da copywritinga?
Identitatea
Bezero idealaren profilak negozio eredua modu egituratu eta zehatzean deskribatzen du. Horretarako, ezinbestekoa da proiektuaren balio, printzipio eta asmoak argi edukitzea. Era berean, zer talde edo pertsona motarekin konektatu nahi den zehaztu behar da. Produktu edo zerbitzu bat behar bat asetzera bideratuta dago eta onurak dakartza.
Egiazkotasuna
Garrantzitsua da proiektua den bezalakoa aurkeztea, naturaltasunez azaltzea. Irakurlearengana heldu ahal izateko, zintzotasuna eta sinesgarritasuna erakutsi behar dira. Hitzek jendearekin emozionalki konektatzeko balio dute, beraz mezuak benekotasuna adieraztea oinarrizkoa da.
Koherentzia
Transmititzen den mezuak garbia izan behar du, bezeroak argi ulertu behar du irakurtzen duena. Funtsezkoa da hitzen bidez esaten dena, ekintzen bidez egiten denarekin bat etortzea. Proiektu batek koherentzia hartzen du egiten denak esaten denarekin zentzua hartzen duenean.