Arketipoak zure marka definitzeko
Carl Gustav Jung psikologoaren arabera, arketipoak inkontziente kolektiboa osatzen duten patroi unibertsalak dira. Inkontziente kolektiboa gizaki guztiek partekatzen dugu eta kontzientziatik haratago dago. Jatorriz dugun oinarri kognitibo eta emozional bezala uler daiteke, pertsona bakoitzaren bizipen propioek eragiten ez duena.
Arketipo hitza grekotik dator eta «jatorrizko eredua» esan nahi du. Arketipoak pertsona bakoitza irudikatzen duten adierazpen mental komunak dira. Gure jokaera eta mundua ikusteko modua zehazten duten emozio eta jokabide patroiak dira. Nortasun mota ezberdinen bitartez daude sinbolizatuak.
Zer papel jokatzen dute arketipoek lotura emozionalean?
Inkontziente kolektiboan ere komunikazioa gauzatzen da, eredu arketipikoek eraginda. Arketipoek gure sentimenduen dinamikan barneratzen gaituzte eta autoezagutzarako tresna gisa balio dute. Sentsazioak, irudiak eta pertzepzioak prozesatzeko modua azaltzen duten jokaera eta emozio patroiak dira.
Sistema arketipikoa ezagutzeak pertsonalitate mota ezberdinak ulertzeko informazio baliagarria ematen digu. Patroi hauek denok irudikatzen gaituzten askotariko izateko era, mundua ikusteko eta jokatzeko modua deskribatzen dituzte.
Markari dagokionez, arketipoak konpainiaren baloreak eta jokaera azaltzen ditu. Era berean, arketipoak publikoaren motibazioak aztertzeko erabil daitezke. Lana zure merkatua markarekin bat etortzean datza. Arketipoak markari zentzua emateko erabil daitezke, baita bezeroei zentzua emateko ere.
Hitz gutxitan, markaren lanketan zinezkotasun handiagoa eta esanahia errazteko tresna da. Jungek patroi unibertsalak 12 arketipotan sailkatu zituen:
- Errugabea
- Arrunta
- Independentea
- Jakintsua
- Errebeldea
- Aztia
- Maitalea
- Xelebrea
- Altruista
- Sortzailea
- Agintaria
- Protagonista