Balio erantsia
Zure sektorean erraldoi bat daukazu?
Proiektu interesgarriak eramaten dituen hori, prezio baxuak eskaintzen dituena, denbora, langileak eta abar dituena.
Eta, horren aurrean, zer egin dezakezu zuk?
Gogoratzen dut, nik 12 urte inguru izango nituen, nire auzoan azalera handi bat zabaldu zutela. Horrek auzoko komertzioetan nola eragiten zuen kontziente izan nintzen lehen aldiz. A zer nolako pena ematen zidan Doloresen denda ixtea pentsatze hutsak… Bizitza osoa zeraman hor, nire etxe azpian. Orain bere iloba Manolok darama. Eta tomatea eta ikuzgailurako xaboia erostera jaistea maite nuen, beti irribarre batekin artatzen zidatelako eta, tira, elkarri adarra jotzen genion.
Baina handia heldu zen, eta bezeroak galtzeko beldurrez, auzoko komertzioek itxi egin zuten. Sektorez aldatu ziren edo besteren kontura lana bilatu zuten.
Eta kitto.
Eta kitto? Ez dut uste. Egia esan, uste dut oraindik arreta irribarre batekin jaso nahi dutenak, txantxak eta kuxkuxeoak partekatzea gustuko dutenak, edo “nire anaiak lagun zaitzake” entzun nahi dutenak.
Eta, kasualitatez, une honetan bertan, auzoan elkarte bat eratu dugu abandonatutako espazio publiko bati erabilgarritasuna emateko asmoz. Hitzaldiak, kontzertuak, truke azokak, poesia errezitaldiak… antolatzen ari gara. Eta ezin duzu ezta imajinatu ere zenbat jende ari den ekarpenak egiten, ideiak emanez eta duen denbora libre gutxia eskainiz.
Zure sektoreko erraldoiak guztia bereganatzen duelako, zure enpresak lekurik ez duela uste duzu?
Bere aurka prezio merkeekin “borrokatzen” badugu, jai daukagu.
Asko sentitzen dut, baina zentzu horretan berak dauka maniobrarako ahalmen handiagoa. Alde batetik gastuak murriztu ditzake beste batetik igotzeko, bestela ondoren igoko ditu. Haren marketin taktiken barne dago. Estrategietarako baliabide gehiago ditu. Zer esango dizut ba nik!
Baina, eutsi goiari. Dena ez dago galduta.
Aipatu bezala, badago prezio merkeak baino zerbait gehiago bilatzen duen jende asko. Konturatu direlako:
- Gastu finkoak ez direla aldatzen prezioak murriztu arren, hortaz, gastuei aurre egin ahal izateko, denbora tarte berdinean lan gehiago hartu beharko dituzu. Beraz, ez diot zure lanari denbora bera eskainiko, nire gastuei aurre egiteko lan karga gehiago behar dudalako. Ezta?
- “Erraldoi” horiek azpikontratatu egiten dutela. Eta, funtsean, azpikontratatuaren prezioen arabera egiten dute, bada, “eskaintza onena” aukeratzeko outsourcing teknikak erabiltzen dituzte. Askotan, ez dute ezta ezagutzen ere.
- Zalantza, galdera eta abarren kasuan ezin garela zuzenean bezeroarekin harremanetan jarri, gure konfidentzialtasun akordioarengatik, haiekin harremanetan jartzea galarazten diguna. Beti bitartekarien bitartez.
- “Erraldoi” horiek azpikontratekin hitz egiterako bezero finalarekin prezio eta epeak hitzartu dituztela, maniobrarako tartea ez daukatelarik.
Orduan, zer egiten dugu txikiok?
Zure balio diferentziala bila ezazu.
Nagusiki zure zer ezaugarri nabarmentzen dute? Nork bilatzen zaitu?
Eta esan. Mezu hori komunika ezazu. Ez duzu parekorik, eta hain zuzen ere, hori nahi duen norbait egongo da.