Edukien marketina plataforma digitaletan
Aurretik marketinaren zabaltasunari buruz hitz egin dugu, eta baita hainbat teknika eraginkorreri buruz ere. Saren idatzizko edukia sortzera bideratuta gaude, badakigu proiektu berritzailea dela eta sarri sektore hau jendearentzat ezezaguna dela. Ildo horretatik, alor hau hobeto ulertzeko hainbat kontzeptu argituko ditugu.
Edukien marketina, edukia sortzera orientatuta dagoen marketineko teknika da, eduki horiek leku egokian zabaldu eta argitaratzeko. Alde batetik, bezeroak fidelizatzeko eta beste alde batetik, bezero berriak irabazteko. Edukiaren xedea jendearen arreta erakartzea da. Horregatik, edukiak esanguratsua, interesgarria eta baliotsua izan behar du.
Marketin digitalaren kasuan, plataforma eta baliabide digitaletan aplikatzen dira zerbitzu edo produkturen baten merkaturatzea sustatzeko helburua duten estrategia hauek. Hala nola, sare sozialetan (LinkedIn, Facebook, Instagram…), web orrietan edota blog digitaletan.
Zer egoeratan izan dezakezu edukien premia?
- Plataforma digitaletan ezagutzera eman nahi baduzu.
Hedabide digitalak dira erakustoki berriak. Zure bezeroek sare sozialen bitartez aurki zaitzakete eta behar duten informazioa eman ahal diezu. Zure produktuak erakusteko eta nobedadeen berri emateko bide bat dira. Era berean, zure proiektuaren filosofiaren inguruan hitz egiteko.
- Zure helburua posizionatzea bada.
SEO (Search Engine Optimization) posizionamendua, interneteko bilatzaile nagusien artean web orri bat posizio optimoan kokatzera bideratuta dagoen estrategia da.
- Digitalizatzea nahi baldin baduzu.
Zure negozioa ikusgai ez dagoen sentsazioa duzu eta mugak zabaltzea erabaki duzu. Gure egunerokotasunean, gure etxeetan eta lanean aparatu digitalek beren lekua hartu dute. Eta horrek sare sozialen eta web orrien presentzia ekarri du. Inguratzen gaituen mundu digitalera egokitu nahi baldin baduzu, edukia behar duzu.
- Estrategia aldaketa behar duzula sumatzen baduzu.
Zure proiektua geldituta dago, salmentek ez dute etekinik ematen eta diru-sarrerak ziurtatua izateko beste norabide bat hartu behar duzu. Zure lana hedabide digitaletatik zabaltzea zure erronka berria izan daiteke. Eta horrela, zure enpresarekin bat egiten duten pertsonekin konektatu.
- Sare sozialetan publikoa heztea aukeratzen baduzu.
Batzuetan publikoak ez du zure merkatua ondo ulertzen, ezta zure zerbitzuek zertarako balio duten ere. Arrazoi honengatik, zalantzak argitzeko eta zure lana erakusteko edukia sortzea egokia da. Interesa piztuz eta jendearekin elkarreragina izaten irismen handiagoa lortuko duzu.