Irrifartsua naiz. Pertsona bihozberak eta zintzoak ditut gogoko.
Pila bat gustatzen zait musika entzutea, dantza egitea, irakurtzea, idaztea eta argazkigintza.
Naturan, lasai-lasai, kamera lepoan zintzilik dudala, tarteka argazkiak ateratzen, ibilalditxo bat egitea baino hoberik ez dago niretzat.
ZInema independentea eta egile-zinema maite ditut, eta baita irakurketa ere.
Ez ditut 3D betaurrekoak jantzi behar liburuetan kontatzen diren abenturen protagonistaren azalean jartzeko.