12 arketipoak Jungen arabera
Errugabea
Ezer txarrik edo kaltegarririk egin ez izateagatik bereizten da nortasun hau. Bere inguruan konfiantza, optimismo eta zintzotasun handia erakusten ditu. Aurreiritzirik ez izateaz gain, askatasunez eta baldintzarik gabe maitatzen du. Bere helburua zoriontsu izatea da.
Arrunta
Profil hau langilea da, eta bere izateko era arduratsua, errespetuzkoa eta bidezkoa da. Komunitatearen parte garen pertsona oro berdinak garela pentsatzen du. Modu prestuan, adiskidetsuan eta zentzuzkoan jokatzen du. Taldearen parte izatea du xede.
Independentea
Haien izaera esploratzaile eta ausartagatik nabarmentzen dira, nortasun autentiko eta askea dute. Esperientzia berriak deskubritzeko grinak mugiarazten ditu eta edozer gauza egiten dute asperdura saihesteko. Autosufiziente izatea eta aukerak zabaltzea bilatzen dute.
Jakintsua
Jakituria eta egiaren bilaketagatik gailentzen da arketipo hau. Ulermen eta analisirako gaitasun bikaina du. Ezaguera handiak ditu eta ebidentzian eta zientzian oinarrituz arrazoitzea gustatzen zaio. Sakontzeko eta ikertzeko interesa duen jarrera adierazten du.
Errebeldea
Sinesten duenaren alde borrokatzeko eta kontzientzia pizteko nahiagatik nabarmentzen da. Gizarte hobea lortzeko aldaketara bideratutako ikuspegi berrien aitzindari izan ohi da. Sarritan arriskuak hartzen ditu eta bere jarrera iraultzailea ez da arauarekin ados bizi. Ezarritakoa hausteko joera du.
Aztia
Patroi honi dagokionez, ametsak errealitate bihurtzeko unibertsoaren oinarrizko legeak ulertzera bideratuta dago. Karismak, intuizioak eta espiritualitateak besteengandik ezerdintzen du. Magiarekin harremantzen da eta transformazio gaitasuna du. Soluzioak topatu nahi ditu.
Maitalea
Izaki erromantiko, ameslari eta idealistak dira. Bizitza gogo handiz eta sutsuki bizi dute. Jendea berezi sentiarazten dute komunikatzeko duten moduagatik. Bizitasuna eta sentsualitatea transmititzen dituze. Gustuko jendearekin leku egokian egotea dute helburu.
Xelebrea
Profil honek nortasun alai, axolagabe eta dibertigarria du. Lotsagabekeria eta umore ona ditu ezaugarri. Txantxak egitea gustatzen zaio jendeak barre egin dezan. Momentu atsegingarriak izatea bilatzen du gaitasun sozialen bitartez.
Altruista
Arketipo hau besteak zaindu eta babestearekin lotzen da. Profil honen ezaugarriak eskuzabaltasuna, pazientzia eta enpatia dira. Komunitatean inplikatuta egoten dira eta ez dute ezer espero trukean. Bere ekintzak besteei laguntza ematera bideratuta daude.
Artista
Sormenak, irudimenak eta berrikuntzak definitzen ditu. Adierazkorrak dira eta trebetasun ezberdinak dituzte. Sarri, gauzak ikusteko duten modu desberdinak aitzindari eta ekintzaile izatera eramaten ditu. Inspirazioa bilatzeak beren talentua garatzera eramaten ditu.
Agintaria
Boterea, kontrola eta lidergoa izatea gustatzen zaie. Baita dena ordenean eta egonkor egotea ere. Ondo sentitzen dira dominante direnean eta estatus onean kokatzen direnean. Subiranotasuna eta pribilegio ukiezina bere egiten dute. Oparoak eta arrakastatsuak izatea desio dute.
Protagonista
Figura heroiko, arrakastatsu eta indartsua izateagatik gailentzen da. Ezbeharrak gorabehera, trebea da eta garaipena lortzen du. Bere lorpenak inplikazio eta erabateko ahaleginean oinarritzen dira. Adorez, erresistentziaz eta sakrifizioz beteriko jarrera erakusten du. Mundua hobetu nahiko luke bere ekintzen bidez.