Umore eta giro onak ateak zabaltzen dituela uste dugu. Emozio positiboek ondo sentiarazten digute, eta arreta arazoan jarri ordez, irtenbideak aurkitzean jartzen laguntzen digute. Bideaz gozatzen dugu, eta gure emaitzetan islatzen da hori.
Bai, ez da erraza, baina sinesten dugu gure bizitzaren erritmoa jaistea posible dela eta merezi duela. Bidezkoagoa litzatekeen mundua lortzeko lehen urratsa da. Gure lehentasunak kalitatean oinarritzen dira, kantitatean oinarritu ordez.
Pertsonei laguntzeko egiten dugu lan, bakoitzak dakienean eta ondoen ematen zaion horretan. Hortaz, pertsona guztiak berdin tratatzen ditugu, eta aniztasuna gainontzekoengandik bereizteko eta gure balioak partekatzen dituzten pertsonekin nahiz markekin konektatzeko aukera ezin hobea da.
Gure audientziarekin lotura emozionalak sortzen ditugu. Emozioak arimaren ekintzak dira, eta, horregatik, konektatzen dugun horretan jartzen dute arreta. Eragin sentsazioak zure audientzian!
Ba al zatoz gurekin?
Gure taldea
Komunikazio estrategia zehazten lagunduko dizugu eta horretarako eduki egokiena sortuko dugu.
-
Leire Berasaluze
- Zuzendaria, Eduki sortzailea, TranskreatzaileaEdukien plangintza, idaztea eta itzultzea.EIZIEko kide: 478 , UPV/EHUko Branding ikastaroa, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Marketin eta Blogen sorrera ikastaroa, Biologoa EBEO: 710 -
Libe Solozabal
- Eduki sortzaileaIdentitateen analisia eta definizioa brandingerako, edukiak idazteaPsikologia Gradua UPV/EHUn -
Naia Zubero
- Transkreatzailea eta ItzultzaileaTestuen transkreazioa, bideoen azpitituluak, transkripzioa eta itzulpenak Sare Translationsen.Itzulpengintza eta Interpretazioa Gradua UPV/EHUn
Kontaiguzu zure kasua
Nahiago baduzu telefonoz kontatzea
Deitu konpromisorik gabe
943 256 613