Manifestua
Sormena martxan jarri eta historiak kontatzeko gogotik sortzen da Sare Contents. Halaber, komunikazio arloan sumatu dugun gabeziari bultzada eman nahi diogu. Jendeak denbora falta duela nabari dugu, edo ez duela bere burua gai ikusten testuak idazteko. Hori dela eta, idatzizko edukiak sortzeko helburua daukagu, jendeak irakur ditzan.
Jendea dugu gustuko, eta haien istorioak entzutea ere. Industriak indar handia hartu zuen herrietatik gatoz, eta aitxitxa-amamen istorio artean hezi gara, besteak beste. Hizlariak gara eta erabaki dugu haizeak hitzak eraman baino lehen idatzita utzi nahi ditugula.
Proiektu txikiak bultzatu nahi ditugu. Munduaren aniztasuna isladatzeko egiten dugu lan, norbera den bezalakoa izan ahal izateko. Ekimen bakoitzaren atzean pertsonak daude, eta kolektibitatean sinesten dugu. Besteekin batzen gaituenak zer ikusi gutxi baitu gauza materialekin. Komunikazioak harremanak sendotzeko gaitasuna du eta hor esku hartzeko erabakia hartu dugu.