Itzultzeko dirulaguntzak
Jaione Leibar eibartarrak Ikale Consultingen egiten du lan eta dirulaguntzen kudeaketaz eta tramitazioaz arduratzen da. Izan ere, dirulaguntzak eskatzeak denbora eta ardura suposatzen du. Horregatik, prozesu osoan zehar egiten du jarraipena. Hots, programa identifikatzen laguntzen du, memoria idazten du eta eskaera aurkezten du.
Ikale Consultingen helburua enpresek haien proiektuak garatzeko laguntza ekonomikoak identifikatzen laguntzea eta hauek kudeatzea da. Gai honetan aditua, euskarara itzulpenak egiteko dirulaguntzen inguruan gehiago jakiteko gonbidatu dugu. Hala nola, laguntza hauek zertara eta zeineri bideratuta dauden argitu dizkigu.
Informazio guztia bideoan duzu!