Marka zu ez zaudenean geratzen den hori dela diote. Gainerakoek nola hautematen zaituzteni. Konfiantza izateko lehen urratsa sinesgarria izatea da. Baina, horrez gain, sinesgarri ikusi behar zaituzte besteek ere.
Zure laguntza behar dutenen arreta lortzeko, zure balioekin konektatu behar dute pertsonek. Horretarako, zure markaren identitatea definitzen lagunduko dizugu.
Gure lana elkar ezagutzeko bilera batekin hasten dugu (bulegora etor zaitezke, gobidatuta zuade kafe edo infusio bat hartzera, edo zure lantokira joan gaitezke edo online geratu, nahiago duzuna).
Branding, storytelling eta copywriting teknikak erabiltzea maite dugu zure indarguneak nabarmentzeko, eta elkarrizketa dinamikoei ahalik eta etekin handiena ateratzeko materiala erabiltzen dugu.