Kontakizunen sekretua, storytelling esaten diote
Istorioak kontatzeko artea
Hamar bat urte izango dira. Marketinari eta komunikazioari buruzko mintegi batean gertatu zen. Hainbat aditu edukien balioaz, haiek emateaz eta estrategiaz aritu ziren hitz egiten, eta bukaeran hauxe bota zuten: bestela, storytellinga.
Sekulako jakin-mina sortu zidan horrek, narratiba ezagutzeko gogo handia. Izan ere, pertsuazio-idazkeran trebatzen ari bainintzen, baina ez nintzen gai idazteko modu ezberdinak bereizteko.
Zer den ulertu nuenean, aldiz, ate bat ireki zitzaidan barnean. Umetatik egiten nuenari izena jarri nion: ospitalean nengoela nire egunerokotasuna eta nire pentsamenduak idazten nituenean, nire lagun bati ama konbentzitzeko kontakizuna sortzen laguntzen nionean, nire amamak aitita nola ezagutu eta hartaz nola maitemindu zen kontatzen zidanean.
Baina, zein da storytellingaren sekretua?
Arlo zientifikotik aztertzen badugu, gure ingurua kontrolatzeko beharra dugu pertsonok, eta kausa-erreakzio ereduaren arabera arrazoitzen dugu. Horregatik, ezezagunak ditugun erreakzioen kausak bilatzen ditugu, ezjakintasun horren “hutsuneak” betetzeko. Kontrola berreskuratzeko.
Gizakia existitzen denetik, kausak azaltzen zituzten sekuentziak kontatu ditugu, eta ekintza askoren ondorioak kontatu dizkigute. Eguratseko gertakariek ere kausa bat zutela erakutsi digute, nahiz eta hura zientifikoa ez izan antzina. Erori zitzaigun hortza teilatupean bizi den Mari Teilatukoak eramaten zuela esaten ziguten.
Azalpen horiek kontrola ematen digute. Horrela, gure beldurrak baretu ditugu, antsietatea arindu. Kontakizun bat nahikoa izan da, hau da, storytellinga.
Storytelling motak
Hainbat motatan bereiz dezakezu storytellinga, eta bakoitzak bere xedea du:
- Narratibo klasikoa: hasiera-gatazka-ebazpena egitura duena, betikoa.
- Pertsonala: benetako esperientziatan oinarritua, gertutasuna transmititzeko aparta.
- Korporatiboa: markek haien xedea eta balioak transmititzeko erabiltzen dena.
- Bisuala: irudietan, bideoetan edo diseinu grafikoan oinarritua, mezua sendotzeko.
- Transmedia: plataforma eta formatu anitz baliatuz kontatutako istorioak.
Storytellingaren erabilerak
Marketinean, hezkuntzan, lidergoan, aktibismoan, zientzian, garapen pertsonalean eta askoz ere gehiagotan erabiltzen da.
Istorio hunkigarri bat kontatzen duen publizitate kanpaina batek eragin handiagoa du etekinen zerrenda batek baino. Pasadizo historiko bat kontatzen duen irakasle batek hobeto bereganatzen du arreta testuliburu batek baino.
Publizitateko erabileren adibide ugari daude, askotan erabiltzen baita. Hona hemen batzuk:
Lotura emozionala lortzen duen ongi egituratutako kontakizun bat da norbaiten arreta lortzeko modurik onena. Ez al da hori komunikazioaren xedea?
Gehiago jakiteko, jarrai gaitzazu IG-en, LinkedInen edo harpidetu.