Zergatik jarraitzen du jendeak auzoko dendetan erosten?
Estatistiken arabera, estatuan, % 56k dendak gertu daudelako erosten du. % 40k dio tratu onarengatik dela, eta, gertutik, % 39k dio konfiantzarengatik dela.
Iturria: Lo mejor de comprar en comercios de barrio 2023 | Statista
Antzerako datuak aurki ditzakegu beste azterlan batzuetan ere: Tendencias del Consumidor Español (comercio.gob.es).
Lehen arrazoia garrantzitsua da, baina ikus dezakegunez, hurrengoak arrazoi emozionalak dira.
Izan ere, salmentek gaur egun arlo emozional nabarmena dute.
Erosketa esperientziak oso atseginak izan daitezke. Horrelakoetan, erosteko gogoa izango dugu. Baina, erosketa esperientzia txar batek sentsazio okerra utziko digu, eta etorkizunean erosteko asmoa kenduko digu.
Esaten dute bihotzak erabakitzen duela erostea eta gero arduratzen dela gure burua gu konbentsitzeaz.
Jakin badakigu sarri behar handirik gabe ere erosten dugula. Beherapenetan, ezin diogu gogoari eutsi. Egun txarra dugunean, erostea antsiolitikoa bihur daiteke (Adicción a las compras e impacto en la salud mental – Candela Morell Psicología (candelamorellpsicologia.es)).
Hori guztia gure behar guztiak kontrolatuta izan beharrarekin dago lotuta. Bizirauteko beharretatik hasi (elikatzea, lo egitea, osasuntsu izatea eta norbere buruarekin ase sentitzera doaz.
Beraz, argi dago erosketek alderdi emozional garrantzitsua dutela.
Zer sentitzen dugu zerbitzu edo produktu bat erosten dugunean? Guk genuen arazo bati irtenbidea ematen ari diogu erosketarekin. Irtenbidea ona bada, salbu gaude. Agur antsietatea. Gabezia horri irtenbidea eman diogu. Lasai sentitzen naiz. Ongizate hormonak askatzen ditut (literalki).
Konfiantza, salmentaren oinarria
Erosketak errepikatzea, denda edo zerbitzua berriz erabiltzea aurreko esperientziaren araberakoa da.
Oraindik ere probatu ez baduzu, bezeroa izan daitekeenaren konfiantza lortu behar dugu. Konfiantza horrek bere denbora behar du, sendoa izan dadin, gutxienez.
Orduan, zer egin dezakegu ni erosten ez nauen norbaitek niri erosteko? Hori, hain zuzen. Zu ezagutzea, zu jarraitzea eta zurekin konektatzea.
Konfiantzan oinarritutako konexio horrek, eskaintza interesgarri bat duzunean, edo zure bezeroak zure zerbitzua edo produktua behar duenean, zutaz oroitzea eragingo du. Eta zure zerbitzua probatuko du.
Gakoa konfiantza da. Bezeroaren balioekin konektatzea, bere arazoak zein diren entzutea, haiek konpontzen laguntzeko.
Beraz, esan dezakegu jendeak auzoko dendan erosten jarraitzen duela hobeto sentiarazteko eta lasaiago sentiarazten dien erosketa esperientzia eskaintzen dutelako.
Sare Contentsek edukiak lotura emozional horretan lotuta tratatzen ditu.
Hortik aurrera, kalitateko zerbitzua edo produktua eskaini. Hori badakizu egiten, ezta?