Arketipoak pelikuletan: komunikazio eta konexio bitartekariak
Komunikazioa
Modalitate artistiko ezberdinak gizakiaren komunikazioa eta adierazpena ahalbideratzeko tresna izan dira. Argazkilaritza, musika edo literatura bezalako baliabideak sentimenduak adierazteko edo emozioak sorrarazteko bideak dira. Halaber, autore eta publikoaren arteko konexioa errazten dute, kontzienteki edo inkontzienteki.
Zineak arte guzti hauek barne hartzen ditu eta horrexegatik publikoarekin konektatzeko duen gaitasuna oso indartsua da. Pelikuletan irudiak, musika, ahozko hizkuntza eta batzuetan idatzizkoa, aurkezten dira aldi berean. Filme bat ikustean, garuna bere osotasunean erabiltzen dugu.
Izan ere, pelikulak ikusteak plastikotasun neuronala eta garunaren parte ezberdinen interkonexioa indartu egiten du. Estimulazio sentsoriala edo inguruneko informazioaren erantzunaren ondorioz konexio neuronalak sortzen dira, eta honek neuroplastizitatean eragina du. Hitz gutxitan, gure gorputza neuronaz josia dago eta hauek zentzumenak funtzionatzea ziurtatzen dute. Oro har, gure nerbio-sistemako neurona guztiak elkarren artean konektatuta daude. Neuronak komunikazio bideak dira eta konexioen irudi gorena dira.
Pertsonaiak
Badira sektore ezberdinak igorleak publikoarekin konektatzea helburu dutenak eta emozio jakin batzuk eragitea bilatzen dutenak. Ikus-entzunezkoetan bezala. Hori dela eta, pertsonaien lanketa sakona egiten da, beste pertsonai batzuetatik ezberdintzen dieten hainbat ezaugarri atxikitzen zaizkie. Pertsonaiek izateko era bat sinbolizatzen dute eta komunikatu egiten dute, zerbait transmititzen digute. Bada, enpatia sentitu eta inspiratzen gaituzte.
Zentzumen guztiak aktibatzen dira pelikula bat ikustean. Gure garunak estimulazio asko jasotzen du eta pertsonaiekin eta istoriarekin konektatzea eragiten du. Pertsonaiak ikus-entzunezkoen gakoa dira.
Carl Gustav Jung psikologoaren arabera pertsonalitateak sailka daitezke, inkontziente kolektiboaren osatzen duten patroi unibertsalak baitira. Hamabi modelotan katalogatu zituen pertsonalitateak, hots, hamabi arketipotan. Arketipoak pertsonalitateek sinbolizatzen dituzte eta pertsona guztiak irudikatzen dituzten adierazpen mental komunak dira.