Storytelling istorioak kontatzeari deritzo. Gaur egun storytelling bezala ezagutzen duguna arte zaharrenetarikoa da eta Antzinako Grezian du sorrera. Hain zuzen ere, erretorikan. Aristoteles Antzinako Greziako filosofoa zen eta Erretorika izeneko tratatua idatzi zuen. Erretorikak pertsuasioaren arteaz hitz egiten du. Hots, pertsuasioa norbaitek ekintza bat burutu dezan arrazoiak emanez konbentzitzea da.
Storytelling kontakizunaren artea da eta komunikatzeko tresna bezala erabiltzen da. Funtsean, narrazio bat kontatzeko trebetasuna da. Arte bezala kontsideratzen da pertsonekin konektatzea lortzen delako sentimenduen bitartez. Istorioek pertsonen emozioak mobilizatzeko gaitasuna dute.
Halaber, mezu bat transmititzeko modu bat da. Hala, historia bat formatu ezberdinetan konta daiteke. Ohituta gaude iragarkiak bideo formatuan kontsumitzera, hala nola, mugikorrean, telebistan edo zinema-aretoetan.
Hala ere, aipatu bezala, aspaldidanik gizakiak istorioak ahoz kontatzeko ohitura izan du. Gizakiak berezkoa du komunikazioa, eta unibertsala da. Gure arbasoek belaunaldiz belaunaldi zenbait mezu ahoz aho transmititu zituzten istorioak kontatuz. Munduko txoko guztietan kontatu izan dira ipuin eta kondairak.
Beste alde batetik, guri dagokiguna istorio hauek idaztea da. Idatzizko edukia sortzea istorioak kontatzeko. Pertsona bakoitzak bere bizipen propioak ditu, bere historia pertsonala. Bada, guztiak du historia bat. Pertsonek kontatzen dituzte istorioak eta pertsonak dira protagonista.
Baina, zertarako balio dute kontakizun horiek?
Storytelling teknika bat da eta mezu bat helaraztearen bitartez publiko batekin emozionalki konektazea du helburu. Istorioek hurbiltasuna eskaintzen dute, pertsona bat ezagutzeko eta harekin identifikatuta sentitzeko. Hortaz, istorioek emozioak sorrarazten dituzte, eta jendearekin emozionalki lotzeko balio dute.
Istorioak gogoangarriak dira, erraz akordatzen gara hunkitzen gaituzten istorioez. Horrez gain, ahalmen handia dute, portaera aldatzeko gaitasuna izan dezakete. Gainera, narrazioek arreta mantentzen laguntzen dute. Helburua ez da kontsumitzailea produktu bat erosteko konbentzitzea, baizik eta narrazio-unibertso batean murgiltzea, espazio sinesgarri batean sartzea.